Bergara eta Oñatiko Eskola Agenda 21aren buletina

Debagoienako herri bi hauetako ia 4000 ikasle hondakinen pilaketa aztertzen ari dira ikasturte honetan zehar eta maiatzean lan horretatik jasotako emaitzak eta proposaturiko ideiak aurkeztuko dituzte.

Tokiko Agenda 21a, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ingurumen hezkuntzarako sustatutako programa da eta ikastetxeek garapen iraunkorraren eta eskolako kalitatearen alde udalekin elkarlanean aritzeko konpromisoa hartzea du helburutzat.

95 bazkari txartel gehiago jaietako bazkari herrikoirako

Txartelak maiatzaren 22an egongo dira salgai.

Pentekoste jaietan maiatzaren 28an, astelehena, egingo den herri bazkarirako txartelak agortu ostean (700 txarteleko muga zegoen jarrita udaletik) eta herritarren eskaera ikusita, azpiegiturak eta gastu-sarrerak aztertu ondoren, beste 95 bazkari txartel salgai jartzea erabaki da.

"Bergara Hiria" argazki lehiaketaren sari banaketa eta inaugurazioa

Erakusketa ekainaren 24a arte egongo da zabalik.

Maiatzaren 25ean, arratsaldeko 19:30ean, Bergarako Aroztegi aretoan, XXVII. BERGARA HIRIA ARGAZKI LEHIAKETAren sari banaketa eta erakusketaren inaugurazioa izango da.

Erakusketa maiatzaren 25etik ekainaren 24ra egongo da zabalik, ondorengo ordutegiarekin:

Orriak