Ikurrinaren omenaldia otsailaren 23an San Martin Plazan
admin-k Ar, 2013-02-19 16:04-n bidalia
Herritarrei, balkoietan beraien herrialdeko bandera eta ikurrina jartzera gonbidatzen zaie Udaletik.
Udalak, datorren otsailaren 23an, larunbatean, Bergarako San Martin plazan eguerdiko 13:00etan, Ikurrinari egingo zaion omenaldian parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak.
Dakizuenez, Bergarako Udalak Espainiatik agindua jaso du Espainiako bandera udaleko toki ikusgarri eta lehentasunezko batean jartzeko; hala egin ezean zigorra jasoko duela eta.
