2012an 44 genero indarkeria kasu artatu ziren Bergarako Udalean. Azaroaren 25 da Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna.

Zer da genero indarkeria?

Genero-indarkeria da emakumeak emakume izateagatik jasan dezakeen edozein ekintza bortitz, baldin eta ekintza horrek emakumeari kalte fisiko, sexual edo psikologikoa edo sufrimendua ekartzen badio edo ekar badiezaioke.

Genero-indarkeria mundu osoan zabaldutako fenomenoa da, herrialde guztietan gertatzen da, gizarte-maila, hezkuntza-maila, etnia, arraza, kultura eta erlijio guztietan gertatzen da. Eta Bergarak ere ez dio errealitate horri ihes egiten.

Bergarako egoera

Izan ere, Bergarako Udaleko Gizarte-zerbitzuko, Udaltzaingoko eta Ertzaintzako datuen arabera, azken urtean (2012) hainbat indarkeria-kasu gertatu dira gure herrian.

Kasu gehienak bikotekideek edo bikotekide ohiek eragindakoak izan dira, eta emakume gazteek pairatu dituzte (18-30 urtekoak). Eragindako indarkeria fisikoa zein psikologikoa izan da batez ere, eta erasotzaileak EAEkoak izan dira kasu gehienetan.

Kontuan izan behar dugu Gizarte Zerbitzu, Udaltzaingo edota Ertzaintzara heltzen diren kasuak gutxienekoak direla; kasu gehienak isilik eta bakardadean bizi dira.

Indarkeria.jpg

Bergarako Udalak martxan jarriko dituen ekimenak

Gure herria, gainontzeko herriak bezala, gizarte-arazo honen benetako dimentsioaren kontzientzia hartzen ari da. Hori dela-eta, Bergarako Udalak hainbat ekimen martxan jarri ditu azken urteetan, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko eta horrelako diskriminazioak gainditu eta ezabatzeko. Honako ekimenak besteak beste:

  • Egoera horretan dauden emakumeei hainbat eratako laguntza eskaintzen zaie.
  • Puntu lilaren erabilera bultzatu da (emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa da).
  • Gazteen artean ere gertatzen den indarkeriari aurre hartzeko eskoletan gaia lantzeko programa bultzatu da.

Aurten, azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, Bergarako Udalak lehenengo aldiz Beldur Barik programan parte hartuko du. Gazteria Ikusi Sailak herriko gazteekin genero-indarkeriaren inguruan prestatutako ikus-entzunezkoa

Nora jo genero indarkeria kasuren baten berri izanez gero?

  • Bergarako Udaleko gizarte zerbitzuak (943 779165)
  • Bergarako Udaltzaingoa (943779106)
  • Urgentziazko gizarte zerbitzuak (15:00etatik aurrera): 943 224411 / 943 224910
  • Bergarako ertzain etxea (943 534720)
  • 900 480 111 telefonora deituta: doakoa da, 24 ordu eta 365 egunetan. Fakturan ez du arrastorik uzten eta aholkularitza osoa ematen du. Interpreteak ere baditu.
  • Bergarako epaitegia (943 038052)
  • LARRIALDIAK (112)