Herribusa Angiozarrera, Arexkurenetara eta San Kristobalera ere iritsiko da
admin-k Ar, 2013-01-15 15:44-n bidalia
Behean aipatzen diren zerbitzuak, Amillagako errotondatik Ibarrako errotondara irteten direnak, Angiozar, San Kristobal eta Azkoneta auzoetara iritsiko dira. 2013an Herribusaren tasak ez du igoerarik izango.
Angiozarreko auzotar talde batek Udalari egindako eskaera baten ondorioz, Herribusak Bergarako auzo honetako bizilagunei ere zerbitzua eskainiko die aurrerantzean.
