Agorrosin Ekintza Guneko taldekako jarduera presentzialak bertan behera utzi dira

Larrialdi mahaiak bilera egin du gaur, astelehena, eta azken egunotako pandemiaren bilakaera kontuan izanik, eta Eusko Jaurlaritzak hartu ahal dituen neurrien zain, Agorrosin Ekintza Gunean ematen diren talde jarduera presentzial guztiak bertan behera uztea erabaki da, beste ezer jakinarazi arte. Saiakera berezia egingo dugu, modu telematikoan kirol jarduerak eskaini ahal izateko.

Hala ere, banakako kirola baimendua dagoenez; igerilekua, fitnes aretoa, bideo areto txirrindularitza eta padel pista alokairua eskaintzen jarraitzen da.

Astebururako aurreikusitako pop up azoka bertan behera utzi da

Osasun egoera orokorra dela eta, ezin da aurreikusitako azoka baldintza onetan egin. Horregatik, asteburuan egitekoa zen Pop up azoka, udazken-negurako datorren moda herritarrei erakusteko gunea, bertan behera utzi da. Erakusmahaiak jartzeko behar diren segurtasun irizpideei jarraitzeko leku nahikorik ez dago eta parte hartzaileen edukiera mugatua dago. Horregatik, asteburuan, hilaren 24an eta 25ean egitekoa zen pop up azoka bertan behera uztea erabaki da. Momentuz, eta egoera bere horretan mantentzen den bitartean, ez da beste datarik aurreikusi.

Orriak