Labegaraieta kiroldegiko lanak bide onean doaz eta urtarrilaren erdialderako amaituko direla aurreikusten du Udalak

Bertara hedabideekin egindako bisitan, Gorka Artola alkateak nabarmendu du, “lanak amaitzen direnean, kirola egiten duten bergararrek azpiegitura berritu eta hobeak izango dituzte erabilgarri. Kirol ekipamendua berritu eta handitu egin da, herritarrek egindako eskaerari erantzunez horrela. Bestetik, garai batean industriara bideratuta zegoen eraikina eta 80. hamarkadan berreskuratu zena, orain hobetzea, eta ondorioz, ondare industrialari erabilera berria ematea garrantzitsua da”.

Plan estrategiko jasangarriaren talde eragileak lehen bilera egin du

Azaroaren 16an egin du lehen bilera Bergara 2030era begira jarriko duen plan estrategikoa garatzeko talde eragileak. Agenda 2030aren baitan garatuko da prozesua, eta udalerriko ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren garapenaren artean oreka lortzeko ekintza plana zehaztea izango da plan estrategikoaren azken helburua.

Erosketa-bonuen udazken-neguko kanpaina azaroaren 18an hasiko da

Merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzuen sektorean kontsumoa sustatzeko helburuz, diruz lagundutako eta Bergarako herritarrei zuzendutako erosketa-bonuen bidez kanpaina berria abiatuko da bihar, azaroak 18. Eta urtea amaitzearekin batera amaituko da. Gaur egin dute aurkezpena merkatariek eta Ainhoa Letek, Ekonomiaren sustapenerako zinegotziak. Merkatariek Udalaren zein herritarren laguntza eskertu dute. 

Orriak