Eranskineko tarifetan adierazten diren zerbitzuak eskaini eta jarduerak burutzeagatiko prezio publikoak ezarri eta exijitzen dira Ordenantza honetako arauen arabera, haiek parte direlarik. Ordenantza udal barruti osoan aplikatuko da.

- Haur dinaminazio zerbitzua (A, B , C epigrafeak)

A epigrafea: Ludoteka (Angiozar, Osintxu eta Azokako ludotekak)

B egigrafea:Udaleku irekiak

C epigrafea: Azokan ospakizuna egiteko

Bergarako Udalak, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu udal jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik eta, halaber, erabilera publikoari atxikitako beste ondasun batzuengatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.
Ordenantza hau entitate lokalaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.
Bergarako udalak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauan ezarritakoarekin bat etorriz, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten.
enpresei tasak ezartzen eta ordainarazten dizkie udalerriko bideetako lurzoruaren, zorupearen eta lurgainaren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziagatik.
Ondorio horietarako, hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresatzat honako hauek joko dira:
  • Energia elektrikoaren, uraren edo gasaren hornikuntzan diharduten enpresak.

Orriak