2013ko ekitaldiari dagokion Aurrekontu Orokorra jende aurrean agerian egoteko arauzko epea igaro eta, inolako erreklamazio edo oharpenik aurkeztu ez denez, aipatutako Aurrekontua behin-betirako onartu da.

Udal Entitateen Aurrekontuei buruz indarrean dagoen arautegiari jarraituz, aipatu Aurrekontu Orokorra Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da kapituluka laburturik.

Abuztuaren 16an bukatzen da Merkatu eta Merkatu Txikia tasen 2012ko erreziboak ordaintzeko epea

Ekainaren 15etik abuztuaren 16ra izango da borondatezko diru-sarrera egiteko epea.

Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko ditugu 2012ko abuztuaren 16an.

Orriak