Erosketak egiterakoan kontuan hartuko honako oharrak:

1. Hurrengo sintomarik baldin baduzu ez joan erosketak egitera: eztula, sukarra (37ºC edo gehiago), arnasteko zailtasuna, ondoeza, eztarriko edo buruko mina, diarrea … Beste norbait joan dadila erosketak egitera. Ez baldin baduzu, beste norbait jarri harremanetan Bergara Zaintzen taldearekin Udaleko 010 edo 943 77 91 00 telefonoan goizeko 8:00etatik arratsaldeko 18:00ak bitartean. Bolondres taldeko norbaitek egingo dizkizu erosketak.

2. Ahal den neurrian bakarrik joan erosketak egitera, honela dendan pertsona gutxiago elkartuko gara.

3. Soilik beharrezkoa erosi. Ez da aurreikusten janari faltarik egongo denik, beraz zentzuz jokatu. Beharrezkoa baino jan gehiago erosiz gero, beste batzuek falta izateko arriskua izango dute. Kontuan izan familia batzuek ez dutela aukerarik izango edozein momentutan gauza asko erosteko arazo ekonomikoak izan ditzaketelako edo etxetik oso gutxitan irtengo direlako berain osasuna babestu nahian.

4. Erosketa dendan ahalik eta denbora gutxien igarotzeko, zerrenda eginda eraman.

5. Erosketak egiterako orduan, janari bereziak bakarrik erostea beharrezkoa denean; esaterako glutenik gabeko produktuak utzi, dieta berezia derrigorrez jarraitu behar dutenentzat.

6. Uneoro beste pertsonetatik 1´5 metroko gutxienezko tartea mantendu. Kanpoan itxaron behar baldin badugu, ilaretan distantzia horiek mantendu.

7. Dendako karroak erabiltzea baino aukera hobea da norberaren poltsak erabiltzea. Ahal den neurrian ekidin karroak erabiltzea.

8. Hartu beharreko produktua bakarrik ukitu.

9. Ez hitz egin elikagaien gainean.

10. Ez da derrigorrezkoa maskarilla erabiltzea. Gaixotasuna duen inor ez dela joango aurreikusiz ez da beharrezkoa, baina ezinbestekoa da arduratsu jokatzea. Horregatik segurtasun tartea mantendu, ez hitz egin elikagaien gainean; ez ukitu elikagaiak eskularrurik gabe; eztulik baldin baduzu, besaurrera egin eztula eta elikagaietatik urruti; saiatu aurpegia ez ukitzen (nahiz eta hau oso zaila izan, ahaleginak egiten joan beharko dugu).

11. Erosketetarako poltsak erabiltzen badituzu ez txupatu hatza poltsa irekitzen laguntzeko. Hatzen edo eskuen artean frotatu poltsa irekitzeko.

12. Fruitu eta barazkiak hartzerako orduan, jasoko ditugun poltsa erabili dezakegu elikagaiak ahalik eta gutxien ukitzeko. 1

3. Erosketak egitera behar denean irten gaitezkeenez, fruta eta barazki freskoak erosteko ez dago arazorik. Hala ere, talde zaurgarriren batekoa bazara edo etxetik gutxitan irtetea nahi baduzu, kontserbak edo izoztuak aukera ona izan daitezke. Osasuntsu mantentzeko osasuntsu jan.

14. Ordaintzerako orduan ere 1´5 metroko segurtasun tartea mantendu behar da. Segurtasun tarte hau mantendu behar da bai ilaran dagoen pertsonekin eta baita dendariarekin ere.

15. Ez da ziurra diruarekin kutsatu gaitezkeen. Hala ere dirua eskurik esku darabilgunez, ahal den neurrian dirua ekiditea gomendatzen dute. Txartelez ordaintzen badugu, datafonoa ere transmisio gune bat izan daitekeenez, eskularruekin markatuko dugu edo eskuarekin markatuz gero, bukatu ostean eskuak garbitzea komeni da. Eskuak garbitu arte eskuak aurpegira eramatea ekiditea komeni da. Txartela guk pasatzea komeni da, honela dendaria babestuko baitugu. Konfiantzakoak diren dendetan erosketa txikiak, esaterako ogia, egunkaria… egunero ordaindu beharrean, dendariak zerrenda baten apuntatu ditzake gure gastuak eta astean behin ordaindu.

16. Eskularruen kanpoko aldea kutsaturik egon daiteke. Horregatik garrantzitsua da egoki kentzea. Ikusi amaierako azalpenak.

17. Gel hidroalkoholikoa baldin badugu, eskuak gelarekin garbitzea komeni da. Eskularruak erabiltzeak ez du esku garbiketa ordezkatzen. Gela erabili aurretik eskuetako krema eman baldin badugu, gelak ez du bere efektua egiten eta gela eman aurretik eskuak ura eta xaboiarekin garbitzea komeniko litzake. 18. Etxera iristean lehenengo eskuak garbitu ura eta xaboiarekin.

Departamento: