Bergarako Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak udazkeneko eskaintza aurkeztu du

Bergarako Udalak, Berdintasun Sailaren bidez, 2025eko udazkenean abiatuko du berriro Emakumeentzako Jabekuntza Eskola, urriaren eta abenduaren artean. Ekimen honek emakumeen ahalduntzea, elkartasuna eta ikuspegi feminista sustatzea du helburu, eta horretarako hainbat tailer, solasaldi eta antzezlan eskainiko dira.

Jarduera guztiak doakoak izango dira eta hainbat hizkuntzatan eskainiko dira: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta arabieraz.

Tailerrak

Elikaeneak urtebeteko ibilbide emankorra egin du Oxirondo azokaren biziberritzean

Duela urtebete ireki zen Elikaenea Bergaran, Oxirondo azoka biziberritzeko asmoz. Urte honetan zehar, herritarren harrera oso positiboa izan da, bai kontsumo aldetik, bai sortu diren aukera berriengatik. Herri-proiektu honek bertako elikadura sistemak indartzea eta herritarren, ekoizleen zein merkatarien beharrei erantzutea du helburu.

Elikaeneak elikadura arloko etorkizuneko erronkei heltzeko bide berriak zabaldu ditu. Kontsumo ohituren aldaketak kontuan hartuta, kontsumitzaile eta ekoizleen arteko zubi lana eta koordinazioa funtsezkoak izan dira egitasmoaren garapenean.

El Ayuntamiento abre el pago de los recibos de las tasas del Mercado y Mercadillo correspondientes al tercer trimestre de 2025

Informamos a los contribuyentes del municipio de Bergara que el plazo, lugares y medios para el pago de los recibos de las tasas del Mercado y Mercadillo correspondientes al tercer trimestre de 2025 son los siguientes:

Plazo:

  • Del 12 de setiembre de 2025 al 14 de noviembre de 2025

Lugares y medios:

Mugikortasun Astea ospatuko du Bergarak, garraio jasangarrien kontzientzia piztu asmoz

Bergarako Udala eta Debagoieneko Mankomunitatea elkarlanean ari dira Mugikortasun Astea ospatzeko, garraio jasangarriaren aldeko kontzientzia pizteko helburuarekin.

Debagoieneko datuek erakusten dute kotxe-mugimenduen %75 bailara barruko joan-etorrietarako izaten dela, eta horrek garraio alternatiboen erabilera sustatzeko beharra azpimarratzen du.

Bergarako Udalak bost instalazio fotovoltaiko jarriko ditu udal eraikinetan

Bergarako Udalak energia berriztagarrien aldeko apustua berretsi du, eta hurrengo asteetan hasiko dira udal eraikinetan bost instalazio fotovoltaiko berri jartzeko lanak.

Instalazioak honako eraikinetan egingo dira:

·      Labegaraieta kiroldegia

·      Martinez de Irala eraikina

·      Oxirondo azoka

·      Angiozar udal-frontoia

·      Osintxu udal-frontoia

Bergarako Laboratorium Museoak hamar urte beteko ditu “zientziari ateak zabaldu" zizkionetik

3.650 egun. Hamar urte. Hamarkada bat. 2015ean ireki zituen ateak Bergarako Laboratorium Museoak, eta urteurren berezia ospatuko du aurten. Horretarako, jarduera bereziz betetako egitaraua antolatu du museoak 2025eko irailaren 26rako. 

900 bergararrek parte hartuko dute San Martinetako danborradan

Irailaren etorrerarekin batera, Bergarako kaleak jai giroz beteko dira San Martinak ospatzeko. Maite Usabiagak, Bergarako Udalaren izenean, prentsaurrekoan adierazi duenez, “San Martinek lagunekin eta familiarekin gozatzeko aukera ederra eskaintzen digute, eta elkarlanean antolatutako jaiak izanik, eskerrak eman nahi dizkiegu elkarte, eragile eta norbanakoei, zuek barik San Martinak ez liratekeelako posible izango.”

Agorrosingo udako igerilekua astebete gehiagoz egongo da zabalik

Agorrosingo igerileku handiko estalkia konpontzeko enpresa iraila erdialdean adjudikatuko du Bergarako Udalak, eta irailean zehar jakingo da zehazki lanak zein egunetan hasiko diren. Hala ere, eta jakinda lanok udazken aldera hasiko direla, irailean ez da garbiketa asterik egingo. Halaber, igerilekuko erabiltzaileak dagokien momentuan abisatuko dira.

Horren ondorioz, udako igerilekua zabalik mantenduko da astebete gehiago, irailaren 8tik 14ra. Aste horretan, kanpoko igerilekuaren ordutegia berezia izango da: goizeko 11etatik arratsaldeko 7etara.

Suteen Prebentzio Programan 640 etxebizitza artatu eta 81 su detektagailu berri jarri ditu Bergarako Udalak

Bergarako Udalak amaitu du 2025. urteko Gizarte Premiaren Antzematea eta Suteen Prebentzio Programa, 2014. urtetik martxan dagoen eta adineko herritarren ongizatea eta etxeko segurtasuna hobetzea helburu duen ekimena.

Páginas