Labegaraietako boulderrean mantentze lanak egiten ari da Udala
Enviado por webmaster en Mar, 2025-07-29 11:06
Bergarako Udalak, kirol instalazioen mantentze lanetan jarraituz, bigarren urtez jarraian kontratatu du Dolmen Holds enpresa, Labegaraietako boulderrean presa guztiak askatu, garbitu eta bide berriak sortzeko lanak egiteko. Aurten ere, hainbat presa berritu eta egokitu egingo dira.
Lan horiek uztailaren 28tik abuztuaren 1era bitartean burutuko dira, eta epe horretan boulderra itxita egongo da. Jarduera horien kostua 8.179 eurokoa da, BEZa barne.
