Euskaraz berba egiteko 'Berriketan' egitasmoa jarri dute martxan Bergaran
Enviado por webmaster en Mié, 2025-10-29 11:49
Euskara modu ludikoan praktikatzeko aukera eskaini nahi du BERRIKETAN egitasmoak, Bergaran. Jardun euskara elkarteak, Bergarako Udalaren eta Udal Euskaltegiaren laguntzarekin, berriz martxan jarri du ekimena, euskaraz berba egiteko zailtasunak dituztenei laguntzeko asmoz.
Egitasmoaren helburua da euskaraz natural berba egiten dutenak eta euskara ikasten ari direnak edo berreskuratu nahi dutenak elkartzea, eta astean behin ordubeteko berriketa-saio informalak izatea. Taldeak 3-4 lagunek osatzen dituzte, eta ez dira klaseak, baizik eta euskaraz berba egiteko taldeak.






