Ageriko 50. Simon Arrieta Pintura Lehiaketa ospatuko da irailaren 14ean

Bergarako Udalak eta BEART Bergarako artisten elkarteak elkarlanean antolatu dute Ageriko 50. Simon Arrieta Pintura Lehiaketa, irailaren 14an, igandea, ospatuko dena. Mende erdiko ibilbidea duen lehiaketa honek artea kalera ateratzeko eta Bergarako paisaia eta giroa sortzaile askoren begietatik irudikatzeko aukera ematen du.

San Martin jaietako Danborradako entseguak irailaren 2an hasiko dira

Bergarako San Martin jaiak gero eta gertuago daude, eta horrekin batera danborradako prestaketak martxan daude. Udalak jakinarazi duenez, entsegu guztiak Seminarioko patioan egingo dira, haur eta helduentzako saio bereiziekin.

Haurren entseguak 19:00etan izango dira, honako egunetan:
• Irailak 2, 3, 8, 9, 10 eta 11.

Helduen entseguak 20:00etan izango dira, eta egutegia honela banatuko da:
• Irailak 2: danborrak bakarrik
• Irailak 3: barrikak bakarrik
• Irailak 8, 9, 10 eta 11: guztiok batera

Páginas