Martxoa hasieran hasiko dira Barrenkale berrurbanizatzeko obrak
Enviado por Bergarako Udala en Jue, 2025-02-13 08:37
Bergarako Udalak Barrenkale kalearen urbanizazio proiektuari hasiera emango dio martxoaren 3an. Lanak Zubieder enpresa esleipendunak gauzatuko ditu, 1.447.382,65 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne). Helburua da kale osoaren azpiegiturak berritu eta irisgarritasuna bermatzea, bizilagun eta merkatarien ongizatea lehenetsiz.