‘Emakumeok Mugimenduan’ programaren balorazio positiboa egin du Bergarako Udalak
Enviado por webmaster en Jue, 2025-07-10 11:08
2024-2025 ikasturtean zehar, Bergarako Udalak, herriko hainbat kirol elkarteekin elkarlanean, "Emakumeok Mugimenduan" izeneko programa berritzailea martxan jarri du. Ekimen honen helburu nagusia izan da kirolaren bidez emakumeen kirola ikusaraztea, partehartzea sustatzea, eta emakumeen arteko sareak sortzea.