Gazteen kulturartekotasuna ardatz duen Senegalera bidaia antolatu dute Ndank Ndank elkarteak eta Gaztelekuak

Bergarako Udalaren laguntzarekin, Ndank Ndank elkarteak eta Bergarako Gaztelekuak elkarlanean antolatu dute gazteen kulturartekotasuna sustatzeko bidaia berezi bat, 2026ko udarako aurreikusita dagoena. Ekimen honen helburu nagusia da gazteen artean kulturarteko ikuspegia zabaltzea eta herri mailan lanketa sakonago bat egitea.

‘Bertatik Bertara’ kanpainara atxikitu da Bergarako Udala

Bergarako Udalak bat egin du aurten ere UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) bultzatutako Bertatik Bertara egitasmoarekin.

Herrira etortzen diren bisitariak eta herriko ostalariak, tabernariak eta bezeroak euskara gehiago erabiltzera animatu nahi dira kanpainaren bitartez.

Horretarako, UEMAk mahai gaineko manteltxoak prestatu ditu eta bertan sei hizkuntzatan agertzen dira ostalaritzan sarri erabiltzen diren hitz eta esamolde batzuk eta QR bidez bideoak ikusteko eta musika entzuteko aukera ere eskaintzen du.

Bergarako Udalak mugikortasun urriko pertsonentzako aulki zerbitzua jarri du udako igerilekuetan

Bergarako Udalak jakinarazi du kanpoko igerilekuetan mugikortasun urria duten pertsonentzako (MUP) aulki zerbitzua martxan jarri duela. Zerbitzu honen helburua da igerilekuen erabileran irisgarritasuna hobetzea eta pertsona guztiei baldintza egokiak eskaintzea.

Zerbitzua erabiltzeko, erabiltzaileek kanpoko igerilekuan zerbitzua ematen ari den sorosleari eskaera egin beharko diote. Erabilera amaitutakoan, aulkia berriro sorosleari itzuli beharko zaio, hark zerbitzua egoki kudeatu ahal izan dezan.

Páginas