ALKAR-ek ekintzaileentzako espazio bat eskaintzen du Bergaran
Enviado por webmaster en Vie, 2025-06-20 09:58
Bergaran kokatutako ALKAR Lankidetza Guneak espazio bat eskaintzen du Debagoieneko eta Bergarako ekintzaileentzat, euren negozio-ideiak garatzeko eta elkarlanerako aukera berriak sortzeko helburuarekin.
Espazio hau Bergarako UNED eraikinean dago kokatuta, eta coworking edo lankidetza ereduan oinarritutako lan-ingurunea eskaintzen die ekintzaileei. Helburua da sinergiak sustatzea, ezagutzak partekatzea, elkarrekin ikasteko aukerak eskaintzea eta harreman profesionalak sendotzea.