Bergarako Udalak eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute
Enviado por webmaster en Mar, 2025-07-15 13:35
Bergarako Udalak eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, hizkuntza eskubideen defentsa eta herritarren kontzientziazioa indartzeko helburuarekin. Akordio honen bidez, bi erakundeek elkarrekin jardungo dute euskararen erabilera bermatzeko eta herritarren hizkuntza eskubideak errespetatuak izan daitezen sustatzeko.







