Bergarako Udalak bost instalazio fotovoltaiko jarriko ditu udal eraikinetan
Enviado por webmaster en Lun, 2025-09-08 11:10
Bergarako Udalak energia berriztagarrien aldeko apustua berretsi du, eta hurrengo asteetan hasiko dira udal eraikinetan bost instalazio fotovoltaiko berri jartzeko lanak.
Instalazioak honako eraikinetan egingo dira:
· Labegaraieta kiroldegia
· Martinez de Irala eraikina
· Oxirondo azoka
· Angiozar udal-frontoia
· Osintxu udal-frontoia



