Sokamuturra udaletxeko balkoitik ikusteko aukera eskainiko du Udalak irailaren 16ean
Enviado por webmaster en Lun, 2025-09-01 10:52
Bergarako Udalak San Martin jaietako sokamuturra udaletxeko balkoitik ikusteko aukera eskainiko du irailaren 16ean, 9:00etatik 10:15era bitartean. Horretarako zozketa bat egingo du izena eman dutenen artean irailaren 10an, 12:00etan, eta, ondoren, zozketako irabazleen izenak www.bergara.eus web orrian argitaratu beharko dira. Zerrenda horietako pertsona bakoitza beste lagun batekin etorri ahalko da.
Ageriko 50. Simon Arrieta Pintura Lehiaketa ospatuko da irailaren 14ean
Enviado por webmaster en Lun, 2025-09-01 09:26
Bergarako Udalak eta BEART Bergarako artisten elkarteak elkarlanean antolatu dute Ageriko 50. Simon Arrieta Pintura Lehiaketa, irailaren 14an, igandea, ospatuko dena. Mende erdiko ibilbidea duen lehiaketa honek artea kalera ateratzeko eta Bergarako paisaia eta giroa sortzaile askoren begietatik irudikatzeko aukera ematen du.









