Euskara era ludikoan praktikatzeko saioak doan

Mintzapraktika egitasmoak euskara praktikatzeko saioak antolatu ditu Bergaran. Bata, euskara maila hobetu nahi dutenentzat eta bestea, euskara bat ere ez dakitenentzat, biak doan.

Lehena Berriketan deitzen da. Euskara maila hobetu nahi dutenentzako edo euren inguruan euskaraz berba egiteko aukerarik ez daukatenentzako. Euskaraz berba egiten dutenekin elkartu eta berba egitea errazten du.

Kanpotik etorritakoentzako 60 orduko euskara ikastarotxoa

Kanpotik etorri eta euskara ikasteko interesa duten guztioi eskaintza berezi bat egiten zaie AISA ikastaroen bidez; izan ere, euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu da Bergarako Udalaren eta Udal Euskaltegiaren artean, HABErekin elkarlanean. Ikastaro honetan Euskal Herrira etorri berriei egokitutako metodologia eta materiala erabiliko da.

Ikastaroaren zehaztasunak hauek dira:

Etorkinak euskarara hurbiltzeko ikastaroa

Kanpotik etorri eta euskara ikasteko interesa duzuen guztiondako eskaintza berezia: euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu dute Bergarako Udalak eta Udal Euskaltegiak, HABErekin elkarlanean. Ikastaro honetan Euskal Herrira etorri berriei egokitutako metodologia eta materiala erabiliko da.

Ikastaroaren zehaztasunak hauek dira:

o       60 orduko harrera ikastaroa Bergarako Udal Euskaltegian.

Orriak