Ikasturte berri honetan ere, familientzako orientazio psikologikorako zerbitzua eskainiko da

Ikasturte berri honetan ere, familientzako orientazio psikologikorako zerbitzua eskainiko du Udalak.  Zerbitzua, 0 eta 19 urte arteko seme-alabak dituzten herriko familiei zuzenduta dago. Bertan, seme-alaben hazkunde eta hezkuntzaren inguruko informazioa, orientabidea eta aholkularitza eskaintzen da.  Dohaineko zerbitzu  pertsonalizatu eta konfidentziala da.

Zerbitzuak seme-alaben hazkunde eta heziketari buruzko edozein galderari emango dio erantzuna, erabiltzeko hiru bide daude:

Familian denbora librearen eta jolas egitearen garrantzia (Hitzaldia)

“Familian denbora librearen eta jolas egitearen garrantzia”  aztertuko duen hitzaldia izango da datorren 22an, arratsaldeko 18:00retan, Kultur Etxean, erdaraz.

Hitzaldia, Udaleko Prebentziorako Zerbitzuak antolatzen du, eta Etxadi, Orientazio Psikologikorako Zerbitzua eskaintzen duten profesional taldeko kideek emango dute.

Eskertuko genizueke etortzeko asmoa duzuen gurasoei izena ematea, 943.779.126 telefonora deituaz. Gela egokia aukeratzeko ondo etorriko litzaigukelako jakitea gutxi gorabehera zenbat guraso etorriko zareten.

 

Gaur, eguaztena, dohaineko tupperak jasotzeko bigarren aukera

 

Igandean tuppera jasotzeko aukerarik izan ez zutenek, datorren eguaztenean izango dute dohaineko tupperra jasotzeko bigarren aukera, Udaletxeko arkupeetan arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara banatuko dira.

Gogoratu, etxebizitza bakoitzak eskubidea duela tupper bana jasotzeko, eta nahikoa dela identifikatzea udal teknikoek padroiarekin kontrastatu dezaten.

Etxeetako hondakinak murriztea helburu duen Ontziratu Zaitez!! deitzen den kanpainaren barruko ekintza bat da hau.  

FAMILIA, FUTBOLA ETA FORMAZIOA (Hitzaldia)

FAMILIA, FUTBOLA ETA FORMAZIOA
Familiaren garrantzia kirolari gaztearen formazioan
Familiak erabateko garrantzia du gaztearen heziketan, begibistakoa den bezala. Gazte hori kirolean ari denean, familiak zein funtzio betetzen du? Zein bete behar du? Nolakoa izan behar da gurasoen jarrera bere seme-alabekin, entrenatzaileekin, bere seme-alabaren taldekideekin edota klubarekin?
Horrelako galderek gero eta gaurkotasun handiagoa dute zelaietan ikusten diren hainbat jarreren aurrean. Horiek eta beste batzuk izango dira hitzaldi honen hizpide.

Helduentzako Nazioarteko Txotxongilo Mostra urriaren 23tik 26ra

·         Guztira bederatzi lan antzeztuko dira

·         Ostegunetik igandera luzatuko da mostra

·         Euskal Herria, Kataluina, Espainia, Grezia eta Italiatik etorriko dira taldeak

 

Helduentzako Nazioarteko Txotxongilo XII. Mostra ospatuko da Bergaran urriaren 23tik 26ra, ostegunetik igandera, bitartean. Bertan Euskal Herria, Kataluina, Grezia, Italia eta Espainiako zenbait taldek hartuko dute parte.

MINAri buruzko bost eguneko tailerrean plazak libre

Minarekin bizi diren eta mina ekiditzea nahi dutenentzako tailerra antolatu da bost egunetan. Urriaren 20an hasi eta abenduaren 15a bitartean astelehen arratsaldero Bergarako Gizarte etxean (jubilatuetan) izango da.

Tailerra gauzatuko den egunak urriaren 20 eta 27a, azaroaren 3 eta 10a, eta abenduaren 15a dira,  arratsaldeko 16:30etatik 18:30etarako ordutegiarekin.  Ana Sanchez erizainak zuzenduko du eta erabiliko den hizkuntza erdara izango da, nahi izanez gero galderak euskeraz planteatzeko aukerarekin.

Igandean Elosun Mendiko ganadu peria

Urriaren 12an, larunbata, ospatuko Elosuko Mendiko Ganaduaren Peria, goizeko 9retan hasiko da eta egun osoan zehar periaren inguruan hainbat ekintza antolatu dituzte.

Goizean Laja II eta Lutxurdio trikitilariak eta Napar Sustar kalejira Elosuko gaztelura izango dira, arratsaldean bertako proba harriarekin erakustaldia 17:30etan eta ondoren erromeria.

Gauean, nahi duen guztiarentzat, erromeri afaria.

Antolatzailea Elur Txiki elkartea da Udalaren laguntzarekin.

Bergarak hurrengo hilabeteetan 5.000 turista jasoko ditu. Ikus programa.

Bergarak hurrengo hilabeteetan, urriaren 29tik ekainaren 1era, Mundoservicio eta CN Travel agentziek antolatuta 5000 turista jasoko ditu.

CN Travel bitartez datozen turistak Madrilgo Komunitatekoak dira,  azaroaren 20a bitarte 800 pertsona inguru  dira etortzekoak.

Mundoservicio agentziaren bitartez etorriko diren 4.000 turistak Imserso zerbitzuak antolatzen dituen programakoak dira eta hurrengo zazpi hilabeteetarako daude planifikatuta.

Etxe bakoitzeko tupper bana dohainik banatuko da larunbatean

  • Larunbatean Ekobira Azokan banatuko dira
  • Etxe bakoitzeko pertsona bat pasa daiteke tuppera jasotzera
  • Udaleko standa udal arkupeetan egongo da artxibo aldera

Datorren larunbatean, urriaren 11an, Ekobira Azoka ospatuko da San Martin plazan, goizeko 10:30tik eguerdiko 14:30tara eta arratsaldeko 16:30tatik 19:30tara, herritarrok dagokigun dohaineko tupperra jasoko dugu bertan. 

Zabor, Estolderia eta Uraren tasen 2014ko hirugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea abenduaren 11ean bukatzen da

Urriaren 11tik abenduaren 11ra izango da borondatezko diru-sarrera egiteko epea.

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie, Zabor, Estolderia eta Uraren tasen 2014ko hirugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea urriaren 11tik abenduaren 11ra izango dela.

Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko ditugu 2014ko abenduaren 11ean.

Orriak