Obra eta zerbitzuetako burua. Onartutako eta baztertutakoen zerrenda. Lehen frogarako deialdia

JAKINARAZTEN DA 2014ko urriaren 20an Alkate andreak hurrengo dekretu hau eman duela:

 

“Bergarako Udalak Obra eta Zerbi­tzuetako Buruaren lanpostua betetzeko deialdia egin du eta eskaerak aurkezteko epea amaitu denez, aurkeztutako instantzia eta dokumentazioa azterturik, ERABAKI DUT

 

LEHENA: Onartutako eta baztertutakoen izangaien behin-behineko zerrenda hau onartzea:

·         AGIRRE ITURBE UNAI                               

1. mailako ofizial igeltseroen lan-poltsa. Froga praktikoen emaitzak

OBRA ETA ZERBITZUETAKO BRIGADARAKO 1. MAILAKO OFIZIAL IGELTSEROEN LAN-POLTSA OSATZEKO DEIALDIA

2014ko urriaren 23an egindako froga praktikoan izangaiek lortutako behin behineko emaitzak honako hauek dira:

NAN EMAITZAK
15378985N 12,20
15804144Q 15,70
15947842X 17,20
15397091V EZ GAI
72452214Y EZ GAI
15399141C EZ GAI
72484666M 13,20
15975696B EZ GAI

Emaitzen aurka erreklamazioak aurkezteko epea urriaren 28a arte izango da.

Domekan, Familia Triatloia eta irristaketa, ziklismoa eta zirku txikia

Domeka honetan, urriaren 26an, Kirola Kalean egitaruarekin jarraituta Familia Triatloia eta irristaketa, ziklismo eta zirku txikiko ekintzak egongo dira.

Familia Triatloia, bere seme-alabek Lehen Hezkuntzan dituzten familiek parte har dezaten egokituta dago, familia guztiek erraz eta era atsegin baten frogak bete ditzateke.

Koreografia ikastaroa, euskal dantzetan oinarrituta

Euskal dantzetan oinarrituta, gazte edota helduek, koreografiak ikasteko aukera edukiko dute Bergaran. Ikastaroak Edu Muruamendiarazen aholkularitza izango du eta ostiraletan, 18etatik 19:30etara, emango da.

Gaur egun bizi garen mundu digitalak, ikus entzunaren garrantzia handiagotu egiten du eta koreografiak, egunetik egunera, paper indartsuagoa du edozein espektakulotan.

Euskal dantzan oinarritutako koreografia ikastaro honek, lotu egiten du euskal erritmoa baliabide tekniko eta grafiko aurreratuenekin, irudi erakargarriak sortzeko lanabesak erakutsiaz.

Diputatu Nagusia buru dela notarioaren aurrean sinatu da Udalaren eta UNEDaren arteko permuta

 

Gaur, 2014ko urriaren 17an, goizeko hamaiketan, Udaleko Areto Nagusian, sinatu dira Udalaren eta UNED-Bergara Fundazioaren arteko permutaren eskriturak notarioaren aurrean, Diputatu Nagusia buru dela. Ekitaldi berean Diputatu Nagusiak udalari entregatu dio adostutako 1,7€ miloiko laguntza.

Sinatzaileak UNED-Bergara Fundazioaren buru den Martin Garitano Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Iñaki Esparza UNED-Bergarako Zuzendaria eta Jaione Isazelaia Bergarako Alkatesa izan dira.

Tupperren hirugarren banaketa asteartean

Datorren asteartean, urriaren 21ean, tupperren banaketa egitea erabaki du Udalak, udaletxeko arkupeetan, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

Udalak 3000 tupper ekarri zituen Bergarara eta oraindik jasotzeko hainbat etxebizitza falta dira, eta era berean, batzuk galdetzen ari dira beste egun baten banaketa egingo den, ezin izan direlako  etorri aurrekoetan.

Guztia ikusirik, Udalak hirugarren egun baten ere banaketa egitea erabaki du. Tupperren kanpaina hau etxeko hondakinak ekiditzera zuzenduta dago eta Kutxaren Ekogunek finanziatzen du Bergarako Udalaren laguntzaz. 

Orriak