Goimendi eta Basalgo auzoetako Santiago Jaiak

Basalgo Auzoa

UZTAILAK 24, OSTEGUNA
18:30ean: Jaien hasiera iragarriz kanpai-jotzea eta etxaflero botatzea.
Ondoren, ohiko txopo jasotzea.
 
UZTAILAK 25, OSTIRALA
11:00etan: MEZA NAGUSIA
12:00etan: Txirrindularien XXXII. BASALGO IGOERA. (Nahi duten gaztetxo guztiek parte har dezakete.)
12:30ean: LUNTXA
13:00ean: BERTSOLARIAK:  XABIER AMURIZA eta AMETS ARZALLUS.
Ondoren: ERROMERIA.

Obra eta zerbitzuetako brigadarako lan deialdietan onartuen eta baztertuen zerrendak

Bergarako Udalean Obra eta Zerbitzuetako brigadarako egun irekita dauden bi lan deialdietara eta lanpoltsa osatzeko deialdira aurkeztu diren izangaien instantziak eta dokumentazioa aztertuta, jarraian aurkezten dira prozesu hauetan aurrera jarraitzeko aukeratuak izan diren banakoen zerrendak eta deialdi hauekin lotutako bestelako jakinarazpenak:

Zabor, Estolderia eta Uraren 2014ko bigarren hiruhileko tasen ordainketari buruzko informazioa

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie, Zabor, Estolderia eta Uraren 2014ko 2. hiruhileko tasak ordaintzeko  epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

2014ko uztailaren 11tik  2014ko irailaren 11ra honakoen bitartzez:

Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2014ko uztailaren 11n.

Herritar guztiek bisitatu ahalko dute Olaso Dorreko lorategia Udalak eta dorrearen Fundazioak sinatutako hitzarmenari esker

  • Lorategi hau Bergarako ondarearen zati garrantzitsua da eta bertan dagoen magnoliak “aparteko zuhaitz” izendapena dauka.
 
Bergarako Udalaren helburu irmoa da herriko ondarea bergararrei hurbiltzea eta udalerrira turismoa erakartzea. Horiek lortzeko ezinbestekoa da bertako ondare natural eta kulturala ustiatzea eta erakusgarri jartzea. Ondare honen zati handi bat, ordea, jabetza pribatukoa da eta, ondorioz, herritarrek horretaz gozatzeko duten aukera mugatua da. 
 

Haurren ospakizunak Oxirondoko merkatuan

Ekainaren 24an egin zen lehenengo haurren merendola Oxirondo azokan.
Parte hartu zutenek primeran baloratu zuten tokia eta merendola bertan ospatzeko aukera: lekua, parkea ondoan, azken orduko erosketatxo bat egiteko dendak bertan...
Gogoratu edozein bergararrek eskaera egin dezakeela Kultur Etxean. Udalak materiala utziko du (mahaiak, platerak, edalontziak, mantela...).
Baldintza bakarra azoka bera eta materiala zaindue ta garbitzea dira.

Jatorri anitzeko bergararren elkarbizitza lantzeko taldea Osintxun

Azken urteetan Osintxuko biztanleen artean jatorriz beste herrialde batzuetakoak diren herritarren kopuruak gora egin duela eta, auzo honetako elkarbizitzaren inguruan kezka berezia sortu da Osintxun. Horri aurre egiteko, Bergarako Udalak eta Osintxuko Herri Batzarrak koordinatuta, jatorriz osintxuar direnen eta kanpotik etorritako herritarren arteko elkarbizitza lantzeko taldea sortu dute. 
 

Orriak