Obra eta zerbitzuetako brigadarako lan deialdietan onartuen eta baztertuen zerrendak

Bergarako Udalean Obra eta Zerbitzuetako brigadarako egun irekita dauden bi lan deialdietara eta lanpoltsa osatzeko deialdira aurkeztu diren izangaien instantziak eta dokumentazioa aztertuta, jarraian aurkezten dira prozesu hauetan aurrera jarraitzeko aukeratuak izan diren banakoen zerrendak eta deialdi hauekin lotutako bestelako jakinarazpenak:

Zabor, Estolderia eta Uraren 2014ko bigarren hiruhileko tasen ordainketari buruzko informazioa

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie, Zabor, Estolderia eta Uraren 2014ko 2. hiruhileko tasak ordaintzeko  epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

2014ko uztailaren 11tik  2014ko irailaren 11ra honakoen bitartzez:

Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2014ko uztailaren 11n.

Herritar guztiek bisitatu ahalko dute Olaso Dorreko lorategia Udalak eta dorrearen Fundazioak sinatutako hitzarmenari esker

  • Lorategi hau Bergarako ondarearen zati garrantzitsua da eta bertan dagoen magnoliak “aparteko zuhaitz” izendapena dauka.
 
Bergarako Udalaren helburu irmoa da herriko ondarea bergararrei hurbiltzea eta udalerrira turismoa erakartzea. Horiek lortzeko ezinbestekoa da bertako ondare natural eta kulturala ustiatzea eta erakusgarri jartzea. Ondare honen zati handi bat, ordea, jabetza pribatukoa da eta, ondorioz, herritarrek horretaz gozatzeko duten aukera mugatua da. 
 

Haurren ospakizunak Oxirondoko merkatuan

Ekainaren 24an egin zen lehenengo haurren merendola Oxirondo azokan.
Parte hartu zutenek primeran baloratu zuten tokia eta merendola bertan ospatzeko aukera: lekua, parkea ondoan, azken orduko erosketatxo bat egiteko dendak bertan...
Gogoratu edozein bergararrek eskaera egin dezakeela Kultur Etxean. Udalak materiala utziko du (mahaiak, platerak, edalontziak, mantela...).
Baldintza bakarra azoka bera eta materiala zaindue ta garbitzea dira.

Jatorri anitzeko bergararren elkarbizitza lantzeko taldea Osintxun

Azken urteetan Osintxuko biztanleen artean jatorriz beste herrialde batzuetakoak diren herritarren kopuruak gora egin duela eta, auzo honetako elkarbizitzaren inguruan kezka berezia sortu da Osintxun. Horri aurre egiteko, Bergarako Udalak eta Osintxuko Herri Batzarrak koordinatuta, jatorriz osintxuar direnen eta kanpotik etorritako herritarren arteko elkarbizitza lantzeko taldea sortu dute. 
 

Pepi Lasaren balkoia, Bergarako ederrena

Asteazkeneko Oxirondo azokako baserritarren azokan  Leiho eta balkoiak lorez apaintzeko lehiaketako sari banaketa gauzatu zen.
 
Pepi Lasa izan da irabazlea, argazkian, bere balkoiko argazkiarekin ageri da, Arianne Kareaga zinegotziak eman zion saria, 400 euroko erosketa bonoa.
 
Bigarren saria, 200€-ko erosketa bonoa, Josefina Gonzalezi egokitu zaio.
 

Bergarako Udalak herria zaindu eta garbi mantentzearen inguruko gogoeta bultzatu nahi du: “Garbiena… zikintzen ez duena!”

Zikinkeria ohiko arazoa eta kexa iturria izaten da Bergarako herritarren artean. Animalien gorotzak direla, lurrera botatako objektu eta hondakinak direla… bergararren elkarbizitzan eragiten duen  alorra da.
 
Zikinkeriak, gainera, gure herriaren paisaiari ere eragiten dio, inguru garbi eta atsegin batez herritar guztiok gozatzeko daukagun eskubidea urratuta.  

“Garbiena… zikintzen ez duena!” 

Orriak