Angiozar auzoko udal-frontoiaren atzeko hormaren alboan dagoen fosoaren segurtasuna bermatzeko eremuko zuhaitzak eta sastrakak moztu, eremua txukundu eta hondakinak kudeatzeko lanak burutzeagatik, K1 Ekopaisaia SLL enpresak aurkeztutako 1.960,20 euroko faktura (BEZ barne) onartu da.

Auzoetako frontoietako lanekin jarraituta, Elosu auzoko udal-frontoian sare berria ezartzeko horniketa eta instalazioa Cercados Metálicos Orsal SLL”  enpresari  2.329,25 eurotan –BEZ barne- adjudikatzea onartu da. Era berean, Elosua auzoan, Altsasuko pistan dauden zuloak “gravocemento”arekin estaltzeko eta Agirre baserrietara doan bide publikoan lurzorua egonkortzeko lanengatik Elurlan SL enpresak aurkeztutako 5.475,25 euroko faktura (BEZ barrne) onartu da.

Horrez gain, Elurlan SL” enpresari Angiozar errekan kokatzen den “Osin” deituriko putzua garbitzeko eta bainu denboraldia amaitutakoan taulak kentzeko adjudikazioa 3.388 eurotan (BEZ barne) egin zaio.

Elorregi auzoko Elkorobarrutia eta Abeletxe baserrietara doan bide publikoa egokitu eta asfaltatzeko proiektu teknikoa eta lanen kontratazioa, prozedura negoziatuaren bidez, arautuko dituzten baldintza pleguak onartu dira, 35.453 euroko (BEZ barne) lizitazio oinarriarekin.

Eta, azkenik, udalerriko baserri-bide publikoetako -105 kilometrotan- ertzak garbitzeko adjudikazioa Elosumendi SC enpresari egin zaio  30.364,95 eurotan (BEZ barne).