Boluko bizilagunek kontsulta bidez auzoko udal pilotalekua estaltzea erabaki zuten. Horren aurretik, baina, auzotarrek Udalak aurkeztutako hiru proposamenetatik bat aukeratu eta horri hainbat ekarpen gehitu zizkioten.

Hala, orain Udalak eta pilotalekua estaltzeko proposamenak idatzi zituen Imara empresak auzotarren ekarpenak landu eta proiektuan txertatzen dihardute. Horien artean badira, gainera, irisgarritasunarekin lotutakoak, eta horiei begira irisgarritasuna sustatzeko dirulaguntzen deialdian aurkeztuko du Udalak proiektua Eusko Jaurlaritzan.

Horren arabera, azaroaren lehen hamabostaldian proiektua aurkeztu, onartu eta lizitazioarekin hasiko dira. Hortaz, asmoa da 2018ko otsaila aurretik obrak hastea.

Arloa: