Atzerritik etorri eta euskara ikasteko interesa duten guztiei eskaintza berezi bat egiten zaie AISA ikastaroen bidez; izan ere, euskara ikasten hasteko 60 orduko ikastaro berezi bat antolatu du Udal Euskaltegiak, HABErekin eta Bergarako Udalarekin elkarlanean. Ikastaroaren zehaztasunak hauek dira:

o 60 orduko harrera ikastaroa Bergarako Udal Euskaltegian. o 16 urtetik gorakoentzako ikastaroa izango da.

o Astean 4 ordu, 2 egunetan banatuta: astelehen eta asteazken edo astearte eta ostegun. Egunak eta orduak aukeran laga dituzte oraingoz, interesatuek zein komeni zaien adierazi beharko dute eskaria egiteko orrian. Eta eskariak jaso ondoren erabakiko da zein egun eta ordutan izango diren klaseak.

o Izena emateko epea: irailaren 27ra arte. o Izena emateko tokia (bertara joanda edo telefonoz): Udal Euskaltegia. Barrenkalea, 33 (Irizar jauregia). Telefonoa: 943 76 44 53.

o Prezioa: 10 euro. Behin ikastaroa amaituta, itzuli egingo da kopuru hori, ikasleak gutxienez % 85eko asistentzia izaten badu.

Aukera egokia euskaraz ikasten hasteko eta euskal gizartean integratzeko. Animo!

Arloa: