Udalak Jabekuntza Eskola antolatu du Bergarako emakumeendako. Jabekuntza Eskola da emakumeak elkartzeko espacio bat, esperientziak konpartitzeko (beharrak, bizipenak…).

Are gehiago, Jabekuntza Eskolaren eta halako praktiken bitartez emakumeen arteko sareak sortuko dira elkar laguntzeko.

Azaro eta abendu artean bi ikastaro eskainiko dira, biak doan eta biak Irizar jauregian eta izena eman ahal izango da ikastaroa hasi baino 5 egun lehenago bada. Izenematea BAZen (943 779100) edo berdintasuna@bergara.eus helbidera idatzita egin daiteke.

Bide batez, datorrena ikastera bai, konpartitzera ere bai, baina batez ere ondo pasatzera etor dadila.

Tuppersex feminista

Azaroak 11, 13 eta 14. Irizar jauregian, 18:00etatik 20:00etara. Dinamizatzailea: Amaia Urrejola. Emakumeon gorputza eta sexualitatea ezagutzeko bideak jorratuko dira. Sexua balore gisa landuz, eta desira eta fantasia erotikoak kontuan hartuz, bidea egin emakumeok gure gorputzen eta sexualitateen kontrolaz jabetu, askatasunez modu kontzientean eta arduratsuan bizi eta gozatzeko.

Maitasun Erromantikoa suntsitzea

Abenduak 3, 10 eta 17. Irizar Jauregian, 18:00etatik 20:00etara. Dinamizatzailea Loredi Salegi. Erlazio onak edukitzea merezi dugulako, landuko dira nola erlazio motak bizi nahi ditugun eta zein maitasun eredu eta jokabideetarako hezi gaituzten emakumeok. Ondo tratatuak eta maitatuak sentitzea nahi dugu.

Arloa: