Ibargarai kalea berrurbanizatzeko egingo diren lanen harira, batzar informatiboak egingo ditu Udalak Ibargarai 4 eta 14 arteko atari eta komertzioekin.

Abuztuan tramo horretan apurtu zen ur-hoditeriari behin-behineko konponbidea eman zitzaion; baina orain behin-betikoa eman nahi zaio, eta bide batez tramo hori berrurbanizatuko da.

Urtarrilaren 20an, astelehena, Ibargarai 4-14 atarietako presidenteek batzarra izango dute Udaletxean, Gobernu gelan, 19:00etan.

Eta egun berean atari horien arteko komertzianteek batzarra izango dute Udaletxean, Gobernu gelan, 15:30ean.

Arloa: