Otsailaren 24an, astelehena, Udaleko osoko bilkura egingo da pleno aretoan, 19:30ean.

Honako gaiak landuko dira:

1. 2020ko urtarrilaren 27ko aktaren onarpena.

2. Alkatearen jakinarazpenak.

3. Larrialdietarako udal laguntzen araudiaren aldaketa proposamena.

4. Museorako egindako liburu batzuen dohaintzaren onarpena.

5. Berankortasunari eta Ordaintzeko bataz besteko epeari (OBBE) buruzko informazioa. 209-4 epea (Udal Administrazioen Fakturen erregistroa eta berankortasuna).

6. Buruñao auzoko telebista seinalaren emisioa hobetzeko Albitxuko ur-biltegiaren ondoko partzelan telebista-antena bat instalatzeko 'Itelazpi SA'-rekin hitzarmenaren onarpena.

7. Eudel-ek egindako soldaten inguruko proposamenaren onarpena.

8. Hainbat lanpostuen hizkuntza eskakizun proposamena.

9. Udalak Bikain Ziurtagiriaren ebaluazioa eskatzea.

10. Bergarako herriak eta Udalak Euskaraldia ekimenean parte hartzeko proposamena.

11. Martxoaren 8ko Adierazpen Instituzionala.

12. Eskaerak eta galderak.