Debagoieneko Mankomunitateak bi jardunaldi interesgarri antolatu ditu datozen asteetarako:

Geroa Bermatuz enpresak transmititzeko prozesuaren gainekoa; eta ekintzaileei zuzendutako Ekin Debagoienean 2020.

Geroa Bermatuz zuzenduta dago martxan dauden enpresa edo negozioak hartu nahi dituztenentzat. Jardunaldi hau martxoaren 12an eta 26an egingo da Debagoieneko Mankomunitatean. Doan da, baina aurrez izena eman behar da enpresa@debagoiena.eus helbidera idatzita edo 943 793090 telefono zenbakira deituta.

Ekin Debagoienean 2020 ekintzaileentzat prestakuntza tailerrak dira, martxoaren 2tik apirilaren 6ra egingo direnak. Hau ere doan da, eta aurrez izena emateko jo rgarcia@debagoiena.eus helbidera edo 943 793090 telefono zenbakira.

Honako tailerrak eskainiko dira: Ideiatik ekintzara, Autonomo erregimena, Nire negozioaren zenbakiak, Zerga bete-beharrak eta Komunikazioa.