Apirilaren 27an, astelehena, ohiko osoko bilkura egingo da 19:30ean. Baina Covid19 birusak egindako alarma egoeraren ondorioz, ez da Udaletxean modu presentzialean egingo. Zinegotziak eta idazkaria Zoom aplikazioaren bitartez arituko dira, eta nahi duten herritarrek Internetez jarraitu ahal izango dute zuzenean. Horretarako lotura jarriko da udal webgunean.

Honako hauek izango dira osoko bilkuran landuko diren gaiak:

1. 2020ko otsailaren 24ko eta martxoaren 4ko akten onarpena.

2. Alkatearen jakinarazpenak.

3. Hainbat lanpostu baloratu eta soldata mailaren onarpena.

4. Udaleko aurrekontuaren 1. kreditu aldaketa onartuz 2020ko martxoaren 13an emandako dekretuaren berri ematea.

5. Udaleko aurrekontuaren 3. kreditu aldaketa onartuz 2020ko apirilaren 3an emandako dekretuaren berri ematea.

6. Udaleko, Mizpirualde Zaharren Egoitzako eta Udal Euskaltegiko 2019ko aurrekontuen likidazioaz onartuz emandako dekretuen berri ematea.

7. Amillaga kalean Bergarako Udalaren alde 21 m2ko lurzatiaren zesioa egiteko hitzarmenaren onarpena.

8. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ezarritako errekurtsoan (prozedura arrunta 278/2020) Udala pertsonatzea.

9. Eskaera eta galderak.