Udalak Bergarako merkatarientzat, ostalarientzat eta zerbitzuentzat hainbat hobari onartu ditu.

Hobariak bi tasa hauetan emango dira:

Ur-zerbitzua

-2020ko bigarren hiruhilekoan, uraren tarifaren zati fijoa ez da kobratuko egoera hauetan daudenei:

  • Covid19-ak eragindako osasun krisiagatik itxita egotea.
  • Covid19-ak eragindako osasun krisialdian zabalik egon arren, diru-sarreren %30eko beherakada izatea.
  • Merkatari, ostalari eta zerbitzu jarduera izateaz gain, 10 langiletik beherako jarduerak izatea.

Zabor-zerbitzua

-2020ko bigarren hiruhilekoan, zaborraren erreziboa ez zaie kobratuko egoera hauetan daudenei:

  • Covid19-ak eragindako osasun krisiagatik itxita egotea.
  • Covid19-ak eragindako osasun krisialdian zabalik egon arren, diru-sarreren %30eko beherakada izatea.
  • Merkatari, ostalari eta zerbitzu jarduera izateaz gain, 10 langiletik beherako jarduerak izatea.

Hobari hau jasotzeko prozedura:

1.- Zuzenean emango zaizkie, honetarako espreski eskaerarik egin barik, “COVID19 Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen BERRAKTIBAZIORAKO DIRULAGUNTZA” deialdian laguntza izan dutenei.

2.- BERRAKTIBAZIORAKO Dirulaguntza deialdi horretatik kanpo geratu direnek, fakturazioa %50 edo gehiago ez zaielako jaitsi, baina jaitsiera hori bai izan bada %30 edo handiagoa; kasu honetan daudenek, hemen atxikituta doan F0001B inprimaki honen bidez hobari hauek eskatu beharko dituzte eta fakturazioaren jaitsiera egon dela frogatzeko, Berraktibaziorako dirulaguntza deialdi horretan eskatzen zen dokumentazio berbera txertatu beharko dute. f0001b_eskabide_orok_banku_datuekin-bil.pdf