Gaur, uztailak 8, Udalak Aranerrekatik Koldo Eleizaldera igotzeko igogailua itxi egin behar izan du egitura konpondu beharra dagoenez, herritarren segurtasuna bermatzeko.

Hala, Udalak pasarelen egituren azterlan bat enkargatu du eta, horrez gain, inguruko igogailu guztiak ikuskatuko ditu.

Asmoa da lehenbailehen arazoari konponbidea eman eta igogailua berriro martxan jartzea.

Barkatu eragozpenak.