Bergarako Udalak jakinarazten du LH1etik LH5erako haurrei zuzendutako Uda Aktiboa bertan behera geratuko dela bihartik, astelehena, aurrera, Osasun Sailak Eudelen bitartez udalei egindako eskaerari erantzunez.

Horrez gain, Gaztelekutik datozen egunetarako antolatutako irteerak ere bertan behera geratuko dira arrazoi beragatik.