Larunbatetik gaur arte herrian ematen ari diren Covid19 kasuen aurrean Udalak eskatzen die herritarrei arduraz jokatzea, eta Osasun zerbitzuekin batera uneoro lankidetzan aritzeaz gain, hainbat neurri berri hartzea erabaki du zerbitzuak egoerara moldatu eta segurtasun bermeak are eta gehiago indartzeko:

Lehenik eta behin, udalerriko taberna eta jatetxeei Osasun sailaren gomendioen eta etorriko den aginduen berri ematen ari zaie Udala. Zeregin horretan ari da Udaltzaingoa arratsaldeko lehen ordutik.

Horrez gain, Agorrosingo gunean erabilerak moldatzea erabaki du Udalak: gimnasioa eta spinning gela ixtea; barruko ikastaroak bertan behera uztea; eta kanpoko igerilekuaren eta berdegunearen aforo %40ra murriztea.

Bestalde, liburutegia mailegu zerbitzura mugatzea erabaki da, bertan egonaldiak egitea saihestuz. Momentuz Irizar aretoko bilera gela ez zaie herritar taldeei utziko. Eta Laboratorium Museora egiten diren bisitetako zein bisita gidatuetako taldeak mugatzea aztertzen ari da Udala.

Hori guztia esanda, Udalak eskatzen die herritarrei arduraz jokatzeko norbere burua eta ingurukoena zaintzeko.

Gure esku dago hein handi batean Covid19ren hazkundea gelditzea!

Hona hemen alkatearen azken bideo-adierazpena.