Udal gobernuak eta Bergarako herriak ilusio handia zeukan San Martin jaiak behar den bezala ospatzeko, baina zoritxarrez oraindik ez dira horretarako osasun baldintzak ematen. Hortaz, ez da jaietako egitaraurik antolatuko.

Dena dela, uztailan eta abuztuan egin den bezala, izango dira ekitaldi solte batzuk datozen asteetan.

Ekitaldi apalak izango dira, baina garrantzitsua da muga edo baldintza bereziekin bada ere, herri-bizitzak jarraitzea eta kultura ez etetea. Horren harira, Udalak eskerrak eman nahi die udako kultura programazioa osatzen eta gauzatzen parte hartu duen Kultura Mahaiari, eta baita herritarrei ere ekitaldietan izan duten parte-harte aktibo eta arduratsuagatik.

Kulturak aurrera jarraitu behar du, eta jai giroan ezin bada ere, programazio bat prestatu du Udalak datozen asteetarako:

-Irailak 10, osteguna. 19:00 Erroa eta Geroa dokumentalaren aurkezpena eta solasaldia Seminarixoan.

-Irailak 11, ostirala. 19:30 Soraluce Torneoaren finala Udal pilotalekuan.

                               19:30 Bikote nagusientzako 35. Dantza Solteko Txapelketa, Moises Azpiazuren oroimenez, Seminarixoan. Antolatzailea: Bergarako Musika eta Dantza Eskola.

-Irailak 12, larunbata. 9:30 Barazki eta fruta azoka, bertako ekoizleekin, Fraiskozuri ibilbidean.

-Irailak 13, igandea. 13:00 ‘Baldin Bada’, margoa eta zuzeneko musika uztartzen dituen antzezlana, San Martin plazan.

-Irailak 15, asteartea 18:30 Emakumeen Bergara Hiria Pilota Txapelketa (pilota mixtoarekin) Udal pilotalekuan.

                                  22:30 Nagusien Danborrada *Bergarako etxeetako balkoi eta leihoetatik*, Udaleko youtubeko kanalean konektatuta.

-Irailak 16, asteazkena 17:00 Haurren danborrada *Bergarako etxeetako balkoi eta leihoetatik*, Udaleko youtubeko kanalean konektatuta.

-Irailak 20, igandea 12:30 Musika Bandaren kontzertua Boluko frontoian.