Espainiako Buletin Ofizialak jakinarazi bezala udalek hartu dute Covid19 birusarekin gaixo edo berrogeialdian dauden pertsonen etxeetako hondakinen kudeaketaren ardura.

Hori horrela, Bergarako Udalak herritarrei jakinarazi nahi die:

-Birus honekin gaixo edo berrogeialdian dauden pertsonen etxeetako hondakin guztiak –bereizi gabe- hiru poltsen barruan ondo itxita jaso beharko direla eta hori errefusaren edukiontzira bota. Poltsan kutsatutakoaren hondakin denak joango dira (maskarillak, eskularruak, zapiak, etab.). Poltsa hauek ondo itxita egon beharko dira, eta gaixo edo berrogeialdian dagoen pertsona horren hondakinak manipulatu eta errefusera botako dituen pertsonak eskuak uraz eta xaboiaz grabatu beharko ditu berehala.

-Gaixo edo berrogeialdian dauden pertsonak bakarrik bizi badira eta senitartekorik ez badute laguntza eskatu ahal izango diote Udalari 010 telefono zenbakira deituta. Kasu horietan udal langile bat joango da zaborra erretiratzera.

Herritarrak (beti ere aurreko gomendioei jarraituz) atarian utziko du (etxe kanpoan) zaborra eta udal langileak jasoko du (hemen koordinazio zorrotz bat behar da, zaborra ez dadin atarian geratu denbora luzean). Langilearen eta herritarraren artean, inongo kontakturik ez egotea bermatuko da.