13 eta 40 urte bitarteko herritarrak PCR froga egin dezaten deialdia egin dute Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak. “Bergarako udalak herritarrei eskatu nahi die joan daitezen froga egitera. COVID-19aren gaitzaren trazabilitatea ezagutzeko aukera ematen dute aipatu frogek eta ondorioz, gaitzaren prebentziorako ezinbesteko bitarteko dira”, Gorka Artola alkatearen esanetan.

Bergarako Osasun Zentroko Errehabilitazio Zerbitzuan egingo dira PCR frogak.
Gaur, urriak 30: 16:00etatik aurrera.
Bihar, urriak 31: goiz eta arratsaldez.
Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da:
osasun zentrora deituz: 943 035 400
osasun-aholkura deituz: 900 203 050

Bergarako udalak Osakidetzaren esku jarriko ditu bere baliabideak hala eskatzen badio. Herriko ikasleei egingo zaizkien frogetarako hitzordu propioa jarriko da eta Osakidetzak ikastetxeen beraien bitartez kudeatuko du.

Osakidetzak antolatzen du baheketa eta ondorioz bere ardurapekoa da, baina Udalak, baheketa egingo den eremuaren kanpoaldean jende pilaketarik eman ez dadin zainduko du udaltzaingoaren lanaren bitartez.