Abenduaren 15ean Euskalduna jauregian egin den ekitaldian jaso du Bergarako udalak Goi-mailako Bikain ziurtagiria. “Urte luzez egindako lanari aitortza”, Gorka Artola alkatearen ustez. “Euskararen normalizazio prozesuan urrats bat da, helburura heltzen lagundu dezakeena”. 

Bikain ziurtagiria eskuratzeko prozesua “baliagarria izan da egoeraren azterketa objektiboa egiteko eta hobekuntza beharrak identifikatzeko. Kanpo-azterketa batek ikuspegi hori ematen dizu”, alkatearen hitzetan. 

Aspaldi ari da Bergarako udala euskararen normalizazioan lanean. Eta gaur egungo egoera ibilbide luze baten emaitza da. UEMAko kide da Bergara. Euskara da Udalaren lan hizkuntza. 

1986an Euskara Zerbitzua jarri zuen martxan. 1990ean udaleko lanpostuen hizkuntza eskakizunak finkatu ziren, langileen euskara gaitasuna bermatzea helburu. 1995ean, Administrazioan euskararen erabilera bultzatzeko plan pilotua ezarri zen, EAE mailako lehenengoa. Antzuolako Udalarekin batera, Eusko Jaurlaritzaren gidaritzarekin. Harrez gero, 4 urtean behin berritu izan da plana.

 

 

 

 

Arloa: