Bergarako Udala aldi baterako kontratazio premiei erantzuteko Administrarien lan-poltsa osatzera doa oposizio-lehiaketa bidez. Halaber, administrari laguntzaileen aldi baterako kontratazioen premiei ere erantzuteko erabiliko da.

Lehiakideek oinarrietan jasotako baldintzak bete beharko dituzte, besteak beste, ondorengoak:

  • Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo baliokide den titulua izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, titulua homologatuta dagoela dioen ziurtagiria.

  • 3.H.E, derrigorrezkoa.

Administrarien lan-poltsa erabiliko da Bergarako Udalean sortzen diren behin-behineko beharrei erantzuteko. Halaber, horrela baimenduko balute izangaiek, beste udal edo entitate publikoei lagako zaie, aldi baterako kontratazio-premia dutela eta propio eskaera egingo balute.

2021eko abuztuaren 30etik irailaren 21era arteko epean aurkeztu behar dira eskaerak.

 

Eskaerak B@Z bulegoan (Bergararren Arretarako Zerbitzua) eta Bergarako Udalaren webgunean.

Informazioa

Oinarriak

Eskabidea