Memoria Eraikiz ikuskizunak indarkeria matxistaren biktima izan eta bizirik dirauten emakumeen ahotsak jasotzen ditu. Mugarik Gabek eta Hortzmuga Teatroak sustatutako, eta emakumeen ahotsak berreskuratzeko ekimena da. Ostiral goizean ikastetxeei zuzendutakoez gain, 4 emanaldi ireki egingo dira Bergaran, Seminarioko patioan. 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta doan izango da. Ekainean ekaitzagatik bertan behera utzi behar izan zen ekitaldia berreskuratu da azaroaren 25aren testuinguruan.

Emanaldiak:

  • Ostiralean, azaroaren 19an: 16:00etan.
  • Larunbatean, azaroaren 20an: 12:00etan, 13:00etan eta 14:00etan.

Norberak aukeratu dezake hizkuntza, ikuskizuna aldi berean ele bitan izan baitaiteke.

Izena emateko Berdintasun Zerbitzura idatzi edo deitu behar da: berdintasuna@bergara.eus/ 943 779 100, azaroaren 19ko 13:00ak baino lehen. Egunean bertan ere eman ahalko da izena karpan bertan.

Ekimenak “Asfalto arteko loreak. Indarkeria matxisten kausak eta eragina biziraun duten emakume biktimen bizitzetan” ikerketan jasotako bizitza-istorio batzuk ikusarazten ditu. Ikerketa honetan 28 emakume ausartek euren denbora, testigantza eta historiaren parte bat elkarbanatu zuten, justizia eta bizitakoa edo oraindik bizitzen ari direna berriz ez errepikatzea bilatzeko.

Ikuskizunaren inguruko informazioa

Arloa: