Bergarako Laboratorium Museoko erakusketa egonkorrean, ahotsez eta idatziz eskaintzen diren hainbat azalpen nagusi, Zeinu Hizkuntzara egokitu ditugu ARANSGI Elkartearekin, Gipuzkoako Pertsona Gorren Familien Elkartearekin, eta Ander Bedialaunetarekin elkarlanean.

Museoan bertan, hainbat material osagarri sortu eta ezarriko dira. Zeinu Hizkuntzaren presentzia erantsiko da, edukiak modu askotarikoagoan emateko eta kultura zientifikoaren ondarea irisgarriago egiteko. Euskal Herriko lehen museoa da erakusketa iraunkorrean hau egiten.

Egitasmoa aurkeztu eta bisita gidatua egingo da asteazkenean, azaroak 24, 17:30ean, Ondarearen Jardunaldien barruan.