Hainbat luizi eragin dituzte egun hauetako euriteek. Boluko maldan ere, gaur goizean luizia egon da. Puntu hori da une honetan kezka gehien eragiten duena. Geologoak kaltea eta arriskua zenbaterainokoa den aztertzen ari dira, eta bitartean 57tik 63ra arteko atarietako bizilagunak etxetik atera behar izan dira prebentzio neurri gisa. 

Aurreikusten da eguerdirako geologoek azterketa lanak amaituko dituztela, eta haiek emandako informazioarekin erabakiko da zein neurri hartu, beharrezkoa bada. 

Une honetan, luiziek eraginda bide hauek daude moztuta, udaltzaingoak duen informazioaren arabera: 

  • Gorlako bidea.

  • San Migel.

  • Elorregiko hilerri ondoko bidea. 

  • GI-636 Epele parean (Ertzaintzaren eskumenekoa).

  • Osintxu.

Ibaiondo garbitzen ari dira une honetan eta oraindik itxita dago. 

Zubieta kalean garbiketa lanak amaitzen ari dira eta laster zabalduko da. 

Zenbait baserri bideetan ere sortu dira arazoak uragatik eta luiziengatik. Informazioa jasotzen ari da Udala une honetan, eta ahal dituen bitartekoak jartzen ari da. 

Bestetik, eta Ibaiondo inguruan kotxeek aparka ez dezaten, San Martin eskolako aparkalekua zabalduko da gaur 17:30ean, bihar goizera arte.