Bergarako Udalak 2021. urtean lurzoru ez urbanizagarrian lur sailak erosteko deialdi irekia egitea erabaki du, herri-lurrak bereganatzen joateko helburuz erosketa programa bat abian jarriz, irizpide argi batzuetan oinarrituta. Lurren erosketak ahalbidetuko du udalerri mailan garrantzia berezia duten eremuetan biodibertsitatea zaindu eta areagotzeko ekimenak abian jartzea.

Lur erosketaren deialdia 2022ko otsailaren 9ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.

Hori argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epea izango dute interesatuek haien eskaintzak aurkezteko, internet bidezko sarrera-erregistroa eginez edo BAZeko bulegoan dokumentazioa aurkeztuz. Horretarako inprimaki hau bete beharko dute, eta Plegu Administratiboetako eranskinekin batera aurkeztu.

Bergarako Udalak lurraren jabetzak lurralde ereduan eta biodibertsitatearen kontserbazioan duen garrantziaz jabeturik, lurrak interes publikoaren zerbitzuan jarri behar direla sinesten du. Helburu horren bidean herri-lurrak funtsezkoak dira lurraldearen kudeaketa jasangarri bat eta beste lur zaintza eredu bat sustatzeko, besteak beste, lurzoruaren erabilera jasangarria, biodibertsitatearen babesa eta hobekuntza, zein basogintza eredu jasangarri bat lortzeko.

Herri-lurren funtzio hori aintzat hartuta, lurzoru ez urbanizagarriko lursailen erosketa publikoa funtsezko tresna da aipatu helburu horiek lortzeko bidean.

Informazio gehiago, deialdiaren baldintzak, lursailak baloratzeko irizpidek eta beste argibideak Plegu Teknikoen zein Administratiboen agirietan aurki daitezke.

Kontuan hartzeko beste ohar batzuk.

 

Arloa: