Lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bidez Obra eta Zerbitzuetako brigadarako elektrizitateko arduraduna eta kirol instalazioen mantenimenduko ofizial 2 kontratatuko ditu Bergarako Udalak, mugagabeko kontratuarekin hasieran (txandakako kontratu bidez) eta kontratu finkoarekin horren amaieran. 

Hauta-prozesuan parte hartzeko eskabideak eredu ofizial eta normalizatuan osatuta aurkeztuko dira, gehienez ere 20 laneguneko epean –deialdiaren iragarpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita (martxoaren 30a)–. 

Obra eta Zerbitzuetako brigadarako elektrizitateko arduraduna

Lanpostua sailkapeneko C sailkapen-mailan C1 azpitaldekoa da, eta 13. mailari dagokion soldata-maila du. Halaber 3. hizkuntz eskakizuna dagokio, derrigorrezkoa. 

Lan-kontratua lan-jardun osokoa izango da. 

Lanegunak eta ordutegia udalak urtean-urtean finkatutakoak izango dira, betiere lanpostuaren izaeraren eta zerbitzuaren premien araberakoak; adibide gisara, Bergarako jaietan, San Martin jaietan, San Martzial jaietan, Erramu Zapatuan eta horrelako jaietan antolatzen den egitarauak eskatzen duen langile-premiari erantzuteko lan egin beharko du, guztiak egutegian aurreikusiko direlarik. 

Hauta-prozesuan parte hartzeko eskabidea Bergarako Udaletxeko Bergararren Arreta Bulegoan (BAZean; 8:00etatik 15:00etara bitartean, astelehenetik ostiralera) eta Udalaren webgunean eskuratu ahal izango da.

Informazioa HEMEN.

Kirol instalazioen mantenimenduko ofizialak

Lanpostua sailkapeneko C sailkapen-mailan C2 azpitaldekoa da, eta 2. hizkuntz eskakizuna dagokio, derrigorrezkoa. 

Lan-kontratua lan-jardun osokoa izango da. 

Lanegunak eta ordutegia udalak urtean-urtean finkatutakoak izango dira, betiere lanpostuaren izaeraren eta zerbitzuaren premien araberakoak. 

Halere, zerbitzuaren premiei eta larrialdiei erantzuteko prestutasuna dute, urtean dagokien garai eta denboraldian txandaka. 

Hauta-prozesuan parte hartzeko eskabidea Bergarako Udaletxeko Bergararren Arreta Bulegoan (BAZean; 8:00etatik 15:00etara bitartean, astelehenetik ostiralera) eta  Udalaren webgunean eskuratu ahal izango da.

Informazioa HEMEN.