Maiatzaren 30ean, astelehena, batuko da udalbatza ohiko osoko bilkuran, 19:30ean, Udaletxeko Pleno Aretoan. Udalaren Youtube kanalaren bidez ere jarraitu ahal izango da bilera zuzenean.

Gai-zerrenda:

1. 2022ko apirilaren 25eko eta maiatzaren 19ko bilkuren akten onarpena.

2. Alkatearen jakinarazpenak.

3. Bergarako baratze ekologikoen esleipen eta kudeaketarako ordenantzaren hasierako onarpena.

4. Tokiko Ekintza Jasangarria Eta Tokiko 2030 Agenda Euskadin bultzatzeko -Udalsarea 2030, Udalerri Jasangarrien Euskal Sarearen Berriztapena- akordioaren aldeko atxikimendua.

5. “Soraluce S. Coop.” enpresak Bergarako Udalarekin izenpetutako lankidetza hitzarmenaren interpretazioari buruzko eskaera.

6. 2022ko udal aurrekontuaren 4. kreditu aldaketaren onarpena.

7. 2022ko udal aurrekontuaren 5. eta 6. kreditu aldaketa onartuz emandako Dekretuen berri ematea.

8. 2021eko Kontu Orokorraren onarpena.

9. Hainbat ordenantza fiskalen aldaketaren onarpena.

10. 2022 eta 2021eko inbentarioaren zuzenketaren onarpena.

11. Lorenzo Askasibarrek egindako Jose Maria Barandiaranen eskulturaren dohaintzaren onarpena.

12. Eskaera eta galderak.

 

 

 

Arloa: