Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 2022ko ekainaren 13an argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian VALOGREENE PAPER BC, S.L enpresari Ingurumen Baimen Bateratua eman diola. Aipatu ebazpena apirila hasieran jaso zuen udalak eta orduan adierazi bezala gorako errekurtsoa ezarri zuen. Errekurtsoaren erantzuna ekainaren 9an jaso da: egindako eskaerak, berriz ere, ez ditu onartu Ingurumen Sailak, udalaren eskumeneko adierazpenei muzin eginez.

Hori horrela, bide administratiboa amaitu egiten da, Bergarako Udalak egindako alegazioak eta gora jotzeko errekurtsoak onartu gabe. Hortaz, udal planeamenduaren defentsan eman beharreko hurrengo pausoak aztertzen ari da Bergarako Udal Gobernua.

Eusko Jaurlaritzak hartutako erabaki horrek Bergarako udalbatzak aho batez onartutako Plan Orokorraren kontra egiten du, izan ere, indarrean dagoen Plan Orokorrak ez baitu jasotzen hondakinen kudeaketarako azpiegitura erabilera, eta beraz, ez dago Larramendi industrialdeko H partzelan onartuta. Bestetik, hondakinen kudeaketaren erabilera ere ez da bateragarria, erabilera osagarri bezala onartuta dagoelako, baina ez erabilera nagusi bezala.

Eta, halaber, ez du aintzat hartzen Bergarako hiri ordenamenduak dioenari jarraituz emandako kontrako hirigintza bateragarritasun txostena ere.

DOKUMENTUAK: