Ekain bukaeran Oxirondo azokako goiko pisuko haurren gune librea itxi egin zen, udako sasoian orain arte egin den moduan.

Herritarren aldetik jaso diren eskaerei erantzunez, ordea, gune librea uztailean zabaltzea erabaki du Udalak, eta hortaz, abuztuan soilik itxiko da.

Uztailean zabalik egongo da azoka zabalik dagoen ordutegian, hau da:
-Astelehenetik ostiralera goiz (09:00-13:00) eta arratsaldez (16:30-20:00) zabalik.
-Larunbatetan goizez (08:00-14:00) zabalik.
-Igandetan itxita.